Arkupeak elkarteak ikastaroak, eskulanak eta «egonaldi goxoak» eginen ditu Elizondon astearte eta ortzegunetan

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 6a

Harremana elkartearen jubiloteka egoitza berrian bilduko dira. Ondikol.

Baztango bazkideei zuzenduak egonen dira eta bertzeak bertze ariketak, eskulanak eta dantza eta kantu ikastaroak eginen dituzte.

Arkupeak elkartearekin batera lanean aritzen den Harremana jubilotekak egoitza ireki du berriki Elizondon, Baztango Balleko Etxeak utzitako lokalean. Bertan «egonaldi goxoak» egiteko aukera izanen dute orain Arkupeak elkarteak Baztanen dituen bazkideek. Urtarrilaren 13an hasita astero elkartuko dira, asteartetan eta ortzegunetan, 16:00etatik 18:30era.

Egonaldietan jarduera ugari izanen dituzte, bertzeak bertze, zaulitasuna, indarra, erreflexuak eta memoria lantzeko ariketak, eskulanak (makramea, bainika eta gantxiloa), kantatzeko eta dantzatzeko ikastaroak eta mahai jokoetan aritzeko aukera. Gainera, hilabetean behin lokalean bertan merienda prestatuko dute.

Interesa duten bazkideek izena emateko epea irekia dute, hurrengo telefono zenbakietan: 653 85 21 43 (Belen), 600 32 80 58 (Mari) edo 662 44 96 46 (Axun).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun