Baztango Balleko Etxeak utzitako lokala egokitzea Nafarroako Gobernuaren 70.000 euroko diru-laguntza izendun bati esker izan da, Baztango Geroa Baiko udal taldeak kudeatu duena. Horregatik, ohar baten bidez, «udal eraikinean jubilotekaren inaugurazioa eta irekiera ospatu du Baztango Geroa Baik. «Lekua, oraindik nahikoa ez bada ere, lehen urratsa da Harremana elkarteko kideek eta Baztango jubilatuek eta adinekoek gozatzea merezi duten espazio zabal eta ongi hornitua lortzeko», dio Geroa Bairen oharrak.
Urtean hamar euro ordainduta egin daiteke Harremana elkarteko kide. Informazio gehiago info@harremanajubiloteka.com helbide elektronikoan edo 659 84 95 70 telefonoan.