[ARGAZKIAK] Baztandik atera eta Arrera ailegatu dira gaur Benito Menniko langileen eskariak

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 11

Benito Menni ospitale zentroko langileen aldarrikapenak Elizondotik Iruñera eramateko intentzioarekin, martxa egiten ari dira egunotan. Gaur Mugairitik 10:00etan abiatuta Arrera joan dira.

Langileek «benetako negoziazioa» eskatzen dute, «baldintzak hobetuko dituen hitzarmena lortzeko, soldatak hobetuz, lanaldia murriztuz eta lan kargak gutituz». Aldarriak Elizondotik Iruñera eramanez, «gure egoeraren arduradunak, enpresaren zuzendaritza eta Nafarroako Gobernua, Iruñean daudela garbi irudikatu» nahi dute.

Bihar martxaren hirugarren eta azken zatia eginen dute, Arretik Iruñera joanez. Horrez gain, Iruñean parlamentuaren aitzinean ekitaldi nagusia eginen dute, 11:00etan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun