Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak migrazio egoeran dauden adigabeentzako harrera zentro bat egokituko du Elizondon. Harrera zentroa lehenagotik Benito Mennin hetsia zuten Bertiz eraikinean irekiko dute eta 20 adingabe hartuko dituzte momentuz.
Gizain Fundazioak kudeatuko du proiektua eta abenduan jarri dute hura martxan paratzeko data. Hori horrela, Baztango Udalak esku hartu du eta egoitzari buruzko informazioa herritarrekin partekatzea eskatu die sustatzaileei. Heldu den asterako lau hitzordu finkatu dituzte, bakoitza kuartel batean; eta herritar oro gonbidatua izanen dela jakinarazi dute, xehetasunak jakin eta zalantzak argitzeko.
Abenduak 1, astelehena
- 18:00etan Iruritan, Gizarte Bilgunean.
- 20:00etan Erratzun, lixutegian.
Abenduak 2, asteartea
- 18:00etan Elizondon, Arizkuneneko sabaian.
- 21:00etan Anizen, herriko elkartean.