Palestina

'Baztandarrok Palestinarekin' lelopean Palestinarekiko konpromisoa erakusteko deialdia egin dute

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 14a

Gernika-Palestina zein Baztan Palestinarekin plataformetatik urriaren 15ean Palestinaren alde antolatu den greba orokorrera batzeko deialdia egin dute.

Isilik geldituko ez direla ziurtatzeko eta genozidioaren aitzinean herritar gisako ardura hartzen dutela azpimarratzeko, bihar eginen den lanuztera batzeko deialdia egin dute Gernika-Palestina zein Baztan Palestinarekin plataformetatik.

Are eta gehiago, genozidioa salatuko dute eta Israelekin harreman oro etetea aldarrikatuko dute 17:30ean Elizondoko plazatik abiatuko duten kotxe karabanarekin eta, ondotik, 19:30ean Baztango Balleko Etxe aitzineko aldean eginen duten elkarretaratze zaratatsuarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun