Ttipi Txartela

«Etxekook momentu goxoak pasatu ditugu tailerrean»

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 25a

1978.urtean ireki zuten Biok Bat tailerra Jon Larregiren gurasoek eta ordutik aktibo dagoela azaldu du: «Nire gurasoek ireki zuten tailerra, eta ondotik, nik hartu nuen erreleboa duela urte andana bat».

Gaur egun, ordu aunitz pasatzen ditu tailerrean, baina, ttikitan ere hor igarotako momentu goxoetara bidaiatu du oroitzapenekin: «Ordu aunitz pasatzen genituen haurrak ginelarik gurasoen ondoan tailerrean. Oroitzen naiz ortziraletan, adibidez, tailerra garbitzen genuela eta ondotik, amak bokatak prestatzen zituela afaltzeko. Etxekook momentu onak pasatu ditugu hor».

Bertzalde, zerbitzu mekanikoak eskaintzeaz gain, jardinerako mantentze lanetarako tresnak saltzen dituzte: motozerrak, korta belarra mozteko makinak... Azkenik, bateriazko mekanikara bideratzen ari denez dena azken urtetan, horren aitzinean beraiek ere etengabe «ikasten eta garatzen» ari direla azaldu du Larregik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun