Frankismoan, bortxaz eraikitako bunkerrak egokitu, garbitu, mantendu, seinaleztatu eta balizatuko dituzte Hormigoizko mugak Nafarroako Gobernuak bultzatutako proiektuaren bidez. Hortaz, abuztuko lehen hamabostaldian Ibardinen, Beran, ibili ziren gazteak bertako bunkerrak egokitu eta garbitzen. Eta oraingoan, abuztuaren bigarren erdialdean, Baztanen, Otsondo eta Gorramendi aldean ari dira lanean.