Autobusa Baztango hamabortz herrietatik pasatuko da eta bi ibilbide diferente eginen dituzten bi autobus izanen dira, bai joateko eta baita bueltarako. Lehenbizikoa Zigaurretik aterako da eta ibilbide hau eginen du:
- 23:00etan Zigaurre
- 23:05ean Ziga
- 23:10ean Aniz
- 23:15ean Berroeta
- 23:20ean Almandoz
- 23:30ean Oronoz-Mugairi
- 23:35ean Arraioz
- 23:40ean Irurita
- 23:45ean Gartzain
- 23:55ean Lekaroz
- 00:00etan Elizondo
Bigarren autobusa, berriz, Amaiurtik aterako da eta ibilbide hau eginen du Elbetera ailegatzeko:
- 00:15ean Amaiur
- 00:25ean Azpilkueta
- 00:35ean Erratzu
- 00:45ean Arizkun
Herrietara bueltatzeko, ibilbide bera alderantziz eginen duten bi autobus izanen dira. Zigaurre aldera joanen dena 03:30ean eta 05:30ean eta Amaiur aldera joanen dena, aldiz, 04:30ean eta 06:30ean. Zerbitzuak 3 euroko kostua izanen du.