Baztandarren Biltzarrako tonbolako txartelek Baztango dendetan gastatzeko hiru txartelen zozketan parte hartzeko zenbakiak dituzte. Baztandarren Biltzarra egunean egin zuten zozketa eta ikusita sarituak agertu ez direla, erreserba zenbakiekin ordezkatu dituzte lehenbizikoak. Hauek dira zenbaki saritu berriak: 500 euroko txartela eskuratzeko 7992 zenbakia eta 250 euroko bi txartelak lortzeko 3795 eta 6211 zenbakiak.
Sariren bat tokatuz gero, Baztandarren Biltzarra elkarteko norbaitekin kontaktuan paratzea eskatu dute elkartekoek.