Baztandarren Biltzarrako tonbolako txartelek Baztango dendetan gastatzeko hiru txartelen zozketan parte hartzeko zenbakiak dituzte. Baztandarren Biltzarra egunean egin zuten zozketa eta zenbaki hauek dira sarituak: 500 euroko txartela eskuratzeko zenbakia 6053 da eta 250 euroko bi txartelak lortzeko zenbakiak 7882 eta 7945 dira.
Bertzalde, sarituak ez izatekotan, txartelak ez botatzeko abisua zabaldu du Baztandarren Biltzarra Elkarteak, hemendik guttira sarituek sariak ez erreklamatzekotan, sarituak izateko bertze zenbaki batzuk plazaratuko baitituzte.