Paula Belzunegui elizondarrak piano ikasketak Iruñean akitu eta Londresen segitu zituen, baina azken urteetan Basilean (Suitzan) bizi da, ikasten eta lanean. Jaume eta Iagorekin batera Helix Trio hirukotea osatu zuten. Arizkunenean kontzertua eskainiko dute orain, asteartean.