Unai Orbegozo masajistak etxez etxeko zerbitzua eskaintzen du mugikortasun arazoak dituzten pertsonei bidea erraztuz

Xorroxin irratia 2025ko uzt. 10a, 10:50

Osasuna, ongizatea… zein garrantzitsuak diren. Agian ez ditugu sobera baloratzen? Eta ez garenean ongi sentitzen, orduan oroitzen gara. Emozioak eta alderdi fisikoa estuki lotuak daudela frogatuta dago. Baina ez dugu froga handirik beharrik. Norberaren bizipenetik ere atera dezakegu ondorio hori. Masaje on batek arindu eta aska ditzake gure korapiloak.

Unai Orbegozo Kortea masajista zigatarra gonbidatu dugu irratira. Etxez etxeko zerbitzua ematen du, mugikortasun arazoak dituztenei ere bidea erraztuz.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!