Izan ere, martxoaren 2an Zaragozan hirugarren izan zen, martxoaren 9an Valladoliden bigarren, martxoaren 15-16an Candelera-Gredos nazioarteko sarian bigarren, apirilaren 5-6an Alpedreteko X-Sauce nazioarteko sarian hirugarren eta ekainaren 29an, Cervera del Maestreko XCO Cofidis sarian laugarren.
Denboraldi bikaina osatzen ari da Aleman. Nafarroako BTT XCO txapeldun izan zen eta Espainiako Federazioaren eskutik, munduko txapelketa batean ere parte hartu zuen Txekian. Gaur egun Granadan dago entrenatzen eta hiru aste emanen ditu bertan, altueran entrenatzen.