Energia berriztagarriak

Zimizte energia komunitatearen aurkezpena eginen dute ortziralean Lekarozen

Ttipi-Ttapa

Lekarozko ikuspegia. Argazkia: Valle de Baztan

Zimizte Lekarozko Energia Komunitatearen aurkezpena eginen dute Elkar Txoko elkartean ortzirale honetan, 20:00etan.

Azken hilabete hauetan Lekarozko hainbat herritarrek energia komunitateari buruzko interesa piztu eta  bilkurak, informazio saioak eta tailerrak egin ondotik, Zimizte izeneko energia komunitatea osatu dute. Horrela, ortzirale honetan aurkezpena eginen dute eta, komunitate energetikoaren nondik norakoak azaltzeaz gain, herritarrek elkartearen kide egiteko gomita zabalduko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun