Bestak 2025

Arizkungo bestak ospatuko dituzte ekainaren 20tik 24ra

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 18a, 13:00

Herriko ezpata dantzariak karriketan barna ibiliko dira aurten ere. Argazkia: Mikel Lizardi.

Herriko gazteek egitarau zabala prestatu dute ortziraletik asteartera.

Ekainak 20, ortziralea

17:00etan txupinazoa eta txopo goititzea, ondotik bandera dantza. 18:00etan herri kirolak. 20:00etan Baztango jauziak eta mutil dantzak. 21:00etan baztan zopak eta ondotik Üzkülüz DJ.

Ekainak 21, larunbata

10:00etan diana herriko txistulariekin. 10:00etik aitzinera Enrique's Party. 14:00etan haurren bazkaria. 14:30ean gazteen bazkaria. 18:00etan txokolate hartzea. 19:00etan Andoni Ollokiegiren kontzertua. 21:00etan mutil dantzak eta gaita. 23:00etan Bizphiru Pelau eta 03:00etan Fifi eta Fefa DJ.

Ekainak 22, igandea

11:00etan haurren krosa. 12:00etan erraldoiak herrian barna. 17:00etan bingoa eta 19:00etan Bidenabar taldearen kontzertua. 21:00etan mutil dantzak eta gaita. Gauean Alkoholinpiadak.

Ekainak 23, astelehena

10:00etan diana herriko txistulariekin. 12:00etan mus inezture. 14:00etan zikiroa eta mozorro lehiaketa, ondotik Elutxa txaranga herrian barna. 21:00etan mutil dantzak eta ilunabarrean suak, ezkila jotzea, antzerkia, mamurru erretzea eta dantza herrikoiak. 23:30ean pintxaldi irekia. 

Ekainak 24, asteartea

Argitzean udako solstizioko diana herriko gaitero eta soinulariekin. 11:00etan meza. 12:00etan mutil dantzak, ondotik luntxa. 16:00etan haurren frontenis finala. 17:00etan ezpata dantza Arizkungo ezpata dantzariekin. 19:00etan patata tortilla lehiaketa eta ondotik merienda afaria. 21:00etan mutil dantzak eta gaita, ondotik txopo botatzea eta Gaixoa ni herrian barna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun