Lekaroz Institutuko 2. DBHko ikasleek Baztan Zaindu proiektuan parte hartu dute aurten, 3. mailakoek, berriz, Baztan Anitza proiektua landu dute. Martxoaren 24tik 28ra jarduera ugari egin zituzten: «antzerki foroa, txokoak, zirkuituak, zinema, solasaldiak… Euskara departamentuarekin, adibidez, Baztango aniztasun linguistikoa landu zuten». Kurtso akabailan, berriz, plastikako gelan gaiarekin lotuta egindako lanak paratu dituzte ikusgai.