Baztango txistulariak ederki ibili dira EHko Txistulari Gazteen Txapelketan

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 3a, 11:30

Maiatzaren 17an Euskal Herriko Txistulari Gazteen III. Txapelketa egin zen Bilbon eta Ion Irazoki txistulariaren Baztango sei ikaslek parte hartu zuten. 1. mailan (12 urtera arte) Sara Etxandi, Mikel Alzate eta Ibon Irazoki aurkeztu ziren eta 2. mailan (13-17 urtekoak) Urko Azkarraga, Ekain Iturralde eta Eneko Irazoki. Guztiek «parte hartze aski txukuna» izan zuten eta Mikel Altzate bere kategorian txapeldun izan zen.

Horrez gain, sarituen artean, Orkoiengoak izanagatik jatorri baztandarra duten Jone eta Izar Inbuluzketa ahizpak izan ziren. Jonek 1. mailako bigarren saria eskuratu zuen eta Izarrek 2. mailako lehenbizikoa saria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun