Euskal Herriko Txistulari Gazteen Txapelketan txapeldun izan dira baztandarrak

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 20a, 14:00

Mikel Altzate eta Izar Inbuluzketa txapelarekin eta Jone Inbuluzketa bigarren, larunbatean Bilbon jokatutako Euskal Herriko Txistulari Gazteen hirugarren txapelketaren ondotik.

13-17 urteko bakarlarien mailan Izar Inbuluzketa elizondoarra izan da txapeldun eta 12 urte edo guttiagokoetan, Mikel Altzate erratzuarra

Euskal Herriko Txistulari Gazteen Txapelketako hirugarren edizioa jokatu zen larunbatean Bilbon eta hiru kategorietako bitan txapela jantzi zuten txistulari baztandarrek. 13 eta 17 urteko txistulari bakarlarien mailan txapeldun suertatu zen Izar Inbuluzketa Arroabarren elizondoarra. 2023an eta 2024an ere txapeldun izan zen Inbuluzketa. 12 urte edo guttiagoko txistulari bakarlarien mailan, berriz, Erratzuko Mikel Altzate Cordoba izan zen txapeldun. Maila honetan bigarren saria eskuratu zuen Jone Inbuluzketa Arruabarrenek, Izarren ahizpak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun