N-121-A

Belateko eta Almandozko tunelak hetsiko dituzte astelehen goizean Iruñerako norantzan

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 18a, 13:00

Trafikoa NA-1210 errepidetik bideratuko dute Irundik Iruñerako noranzkoan.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, astelehenean, hilaren 19an, Belateko eta Almandozko tunelak hetsiko dituzte Iruñeko noranzkoan 08:00etatik 13:00etara. Tarte horretan trafikoa errepide zaharretik —NA-1210— bideratuko dute.

Iruñetik Irunerako norabidean, aldiz, ez da mozketarik izanen, eta beraz, autoek normaltasunez zirkulatzen ahalko dute N-121-A errepidetik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!