16:00etatik 17:00etara BRT zirkua eginen dute, haurrei zuzendutako errugbi tailerra, eta 17:00etatik 20:00etara puzgarriak izanen dituzte. 16:30ean Rugby Seven txapelketa hasiko da eta lau taldek parte hartuko dute: Txilindrones, Baztan Zopak, Xuri ta Beltz eta Bustis. Finala 18:45ean izanen da eta ostatua irekitzeaz gain Tuku-tuku txarangak girotuko du.
Ondotik zozketa eginen dute eta bokatak jateko aukera izanen da. 20:00etatik aitzinera kontzertuak hasiko dira eta Los Benis, Bizphiru Pelau eta Bako DJa izanen dira oholtzaren gainean goizeko ordu ttikiak arte.
Bueltarako busak ere antolatu dituzte, lehenbizikoak Donezteben eta Elizondon eginen ditu geldialdiak eta bigarrena Iruñea alderat joanen da.