Martxan da BRTren Errugbi gaupasako zozketa

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 14a, 18:00

Irudia: Mikel Hualde

Txartelak salgai daude dagoeneko eta bi sari zozketatuko dituzte

Apirilaren 12an Larraintzarren eginen du Errugbi gaupasa BRT Menditarrak taldeak, eta urtero bezala, zozketa ere izanen da. Hasi dira dagoeneko txartelak saltzen, eta bi sari banatuko dituzte:

  • 1. saria: (aukeratzeko) egurra xehatzeko makina bat, bizikleta elektriko bat Zirrikeren eskutik edo bi lagunendako bidaia Uzbekistanerat
  • 2. saria: bertako produktuen saskia eta 400 euroko balioko tatuaje bat Black Daniel's Tattooren eskutik

Txartelak lortzeko aski izanen da taldeko edozein kiderekin harremanetan jartzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun