Zati berri horrek 1,6 kilometroko luzera izanen du, 210 metroko zubibidea barne
Onartutako proiektuan aurreikusita dagoenez, bi tunel berriak lotzeko bi erreiko galtzada berri bat eginen dute, 1,6 kilometrokoa. Obraren zati honetan nabarmentzekoa da 210 metroko luzera eta punturik altuenean 27 metroko altuera izanen dituen zubibidea.
Proiektuaren deskribapen teknikoak oraingo galtzadaren eskuinaldean lur erauzketa bat egitea aurreikusten du, eta hartara, hormigoizko hesi batez bereizitako bi galtzada egiteko adinako zabalgunea sortzea planteatua dute. Galtzada berria Iruñerako noranzkoan zirkulatzeko erabiliko da, eta oraingoaren eskuinaldean eraikiko da.
Ilustrazioan ikus daitekeenez, zubibidea Almandozko tunel berriaren segidan eginen dute eta, zati horretan, bi galtzadak bananduak egonen dira.