Baztango EH Bilduk herri batzarra eginen du bihar arratsaldean

Bertzeak bertze, udal aurrekontuak, trantsizio ekologikoak eta Baztanen egitekoa den etxegabetzea izanen dute hizpide

Baztango EH Bilduk herri batzarra eginen du bihar, martxoaren 12an, 19:00etan Arizkuneneko sabaian. Ordu eta 45 minutuko saioa izanen da eta hurrengo gaiak landuko dituzte:

  • Udal aurrekontuak
  • Zenbait hirigintza proiekturen aurreko posizioa
  • Trantsizio ekologikoaren aitzinean EH Bilduk zer?
  • Migrazioari buruzko Bidaide txostenaren aurkezpena
  • Etxegabetze bat Baztanen

Ohartarazi dutenez, batzarra puntual hasi eta akituko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun