Urteroko gisa, goizeroko herri bueltarekin hasi zuten eguna. Haurrak etxez etxe ibili ziren herriko Anne akordeoilariaren laguntzarekin, eta etxeetako ateak goxo ireki zituzten herritarrek. Ondotik, bazkaria izan zen elkartean. Ekitaldiekin segitzeko, arratsaldean haur jokoak izan ziren herriko frontoian; haur zein heldu gustura ibili ziren! Eta akitzeko, etxeetan bildutako puxkekin herri afaria. Egun borobila bertze behin ere!
Argazkiak eta testua: Maialen Iantzi
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.