Inauteak 2025

Giro bikainean ospatu dituzte Berro eta Beartzungo inauteak asteburuan

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 24a, 17:00

Hirugarren urtez segidan elkartu dira bi auzoetako gazteak inauteak elkarrekin ospatzeko

Argazkiak eta testua: Antton eta Gorka Laurnaga

Eguzkiak ere bestako gogoa zuen eta eguraldi ezin hobea izan dute gazteek kantari eta dantzan ibiltzeko, auzo ttikiak bizi-bizi daude eta halako egunek zoriontasuna ekartzen diete auzoetako biztanleei.

Hogei gazte inguru ibili dira, ortziralean Beartzunen eta larunbatean Berron. Aurten inauterien kanta egin dute ere! Zeinen ederra baserrien sukaldeetan sartzea, han oraino altxatzen da galtzen ari den mundu bat. Etorkizuna ere ez al da sukalde horietan prestatzen?

Mila esker aunitz Berro eta Beartzungo jende guziei zuen etxeak ireki eta zuen denbora emateagatik. 

PD: Lorontziren bat falta bada bidali faktura berrotzun@butbut.eus helbidera.

Xorroxin Irratiko lagunei ere bisita egin zieten gazteek kantari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun