Ortziralean, ohiko gisara, herriko gazteek ostatuan gosaldu, herriko eskola bisitatu eta baserrietako bidea hartu zuten, etxez etxeko ohiturari segituz. Larunbatean berriz, herriaren txanda izan zen, eta gazteak eskean ibili ziren herritik barna.
Herriko haurrak, seinale gisa, ortziralean mozorrotu ziren, nahiz eta haien egun haundia otsailaren 27an izanen den, Orakunde egunean.