N-121-A

Belateko eta Almandozko tunelak hetsiko dituzte bihar Irungo noranzkoan

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 17a, 14:15

Bihar asteartea, otsailak 18, zirkulazioa moztuko dute Irungo noranzkoan 08:00etatik 17:00etara, Belateko tunelaren hegoaldeko ahoaren inguruan lurreko marrak eta seinaleak berriz pintatu eta konpontzeko. Bitarte horretan trafikoa NA-1210 errepidetik desbideratuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun