Inauteak 2025

[ARGAZKIAK] 18 urte eta gero Bagordiko inauteak berreskuratu dituzte

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 17a, 12:30

Gizakunde Eguna ospatu dute aste hondar honetan Arizkunen eta Erratzun, baina ez da Baztanen inauteetako seinale bakarra izan. Izan ere, 18 urte eta gero, Bagordiko inauteak ere berreskuratu dituzte gazteek. Talde ederra baserriz baserri eta bordaz borda ibili da larunbatean. Bisita berezia ere egin dute Laxkanberri bordara, bertan bizi baita Rakel Andueza sopranoa. Honek, nola ez, kantari hartu zituen gazteak. Gauez, inaute eguna borobiltzeko eta indarrak berreskuratzeko, Bagordi inguruko 60 bat bizilagun afaltzera bildu ziren tiro elkarteko etxolan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun