N-121-A

Belateko eta Almandozko tunelak hetsiko dituzte ortziralean

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 12a, 14:30

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Belateko tunelaren egin behar dituzten lanen ondorioz, ortziralean, otsailaren 14an, trafikoa errepide zaharretik —NA-1210— bideratuko dute bi noranzkoetan. Aurreikusi dutenez, mozketak 08:00etatik 17:00ak arte iraunen du.

Ortzirale honetan, otsailak 14, zirkulazioa moztuko dute 08:00etatik 17:00etara, Belateko tunelaren hegoaldeko ahoaren inguruan seinale horizontalak berriz pintatu eta konpontzeko. Bitarte horretan trafikoa NA-1210 errepidetik desbideratuko dute.

Baldintza meteorologikoen arabera eta gidariei ahalik eta kalterik ttikiena eragiteko, «Iruñea-Irun noranzkoan ahal bezain laster irekitzen» saiatuko direla zehaztu dute oharrean,«erabiltzaileei ahalik eta segurtasun handiena bermatzeko». Hartara, «bi noranzkoetako mozketak ahalik eta azkarren» kentzen saiatuko omen dira, eta, guttienez,  «zirkulazioaren noranzko bat tuneletik pasatzen utziz».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun