Otsailaren 28ra arte egiten ahalko dira NPB-PAC eskaerak Baztanen

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 12a, 16:00

Interesa duten nekazariek erantzukizunpeko adierazpena bete beharko dute, eta eskatzaile kopuruaren arabera eginen dute herri lurren eta dirulaguntzen banaketa

Nekazaritza Politika Bateratuko (PAC) kanpaina martxan da Baztanen eta interesa duten nekazariek otsailaren 28ra arte izanen dute Balleko Etxean eskaera egiteko epea. Erantzukizunpeko adierazpenean, eskatzaileak zenbat abelburu eta zein motatakoak alhatu nahi dituen zehaztu beharko du, bazkaleku itxietan (Erdiz, Belate, Lizartzu) zein mendi irekian.

Aziendak bazkalekuetan sartzeko egunak lekuaren arabera izanen dira: Lizartzun maiatzaren 2an, ortziralea, eta ondoko larunbata, Erdiz eta Belaten ekainaren 1ean (udaberriko sarrera) eta irailaren 21ean (neguko sarrera), eta ondoko larunbatetan.

Horrez gain, aurten NPBko ordenantza eta irizpide berriak onartu ditu Baztango Batzar Nagusiak. Informazio gehiago eskuragarri baztan.eus atarian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun