Baztango Ordenantzei dagokienez, zehazki 103. eta 104. artikuluetan egin dituzte aldaketak, hau da, arau hausteak eta horien zigorrak definitzen dituztenak. Aldaketa guztiak ikusteko egin klik hemen.
Lurrak mendi irekian banatzeko prozedurari dagokionez, oinarrizko irizpidea alhatzen diren azienden buruak izanen dira. Horiek Azienda Larri Unitateetan (ALU) bihurtuta, bakoitzaren pisua hurrengoa izanen da:
- Behia: 0.8 ALU
- Miga: 0.7 ALU
- Zaldikia (24 hilabetetik goitikoak): 0.8 ALU
- Ardiak: 0.1 ALU
Banaketa proposamenak lehen instalazioko proiektua duten abeltzain gazteen eta sektoreko profesionalak diren eskatzaileen aldeko ponderazioa du, eta positiboki haztatzen ditu ATPak, lehentasunezko ustiategiak eta gazteak. Horrekin batera, goiti haztatuko dira emakumeen titulartasunak dituztenak, ekoizpen ekologikokoak eta ekoizpen zikloa osatzen duten ustiategiak. Hurrengo oinarria izanen du haztapen sistemak:
- Profesionalak ez direnak: oinarria
- Lehentasunik gabeko ATP: oinarria + % 10
- Lehentasunezko ustiapena: oinarria + % 20
- Ustiapena. 1. instalazioa:
- Gizonezko sustatzailea: oinarria + % 70
- Emakumezko sustatzailea: oinarria + % 80
Lan sistema kontuan hartuta, hobariak ere emanen dituzte.
Eskatzaileek otsailean aurkeztu beharko dute erantzukizunpeko adierazpenen erregistroa, abelburu kopurua eta zein motatakoak diren zehaztuz. Aziendak bazkalekuetan sartzeko egunak lekuaren arabera izanen dira: Lizartzun maiatzaren 2an, ortziralea, eta ondoko larunbata, Erdiz eta Belaten ekainaren 1ean eta irailaren 21ean, eta ondoko larunbatetan.
Honez gain, gutieneko baldintzak, hektareak esleitzeko mugak eta bazkalekuen gehienezko azienda kopuruak zehaztu dituzte. Xehetasun guztiak ikusteko egin klik hemen.