Euskaraldia

Baztango Euskaraldi Batzordea osatzeko bilera irekia eginen dute asteazkenean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025eko otsailaren 10a

Maiatzaren 15etik 25era izanen da aurten Euskaraldia, Elkar mugituz eginen dugu lelopean. Leloak dioen bezala, Baztango Batzordea mugitzen hasia da eta aurkezpen irekia eginen dute asteazkenean, otsailaren 12an, 19:00etan Arizkunenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun