Egun osoko egitaraua prestatu dute arizkundarrek eta erratzuarrek otsailaren 15erako, larunbata, Gizakunde eguna ospatzeko. 14:30ean bazkaria eginen dute Uxoan, eta izena emateko zerrenda paratu dute Zubipuntan. Ilunabarrean, denak prestatuta, desfilea abiatuko dute Arizkungo plazatik. Erratzurat joanen dira oinez eta buelta emanen diote herriari. Plazan akituko dute ibilbidea eta bertan Jantzilo epaitu eta erreko dute.
Ondotik afaria izanen da Erratzuko elkartean, eta txartelak salgai daude 25 eurotan Zubipuntan. Azkenik, gaualdia ere elkartean eginen dute: 00:00etan Beron&Kass DJa eta 02:00etan Potota Frexko eta Flazido Fonki.