Inauteriak ospatu dituzte asteburuan Berroetan. Ortziralean baserriak egin zituzten, eta ondotik afaria elkartean. Biharamunean, herritarrek emandako puxkekin gosaria egin zuten; indarrak hartu eta gaur erdira arte etxez etxe ibili ziren. Trikitixaren laguntzaz, kantuan eta dantzan pasa zuten eguna. Gainerako herritarrek ere egin zuten seinalea; herriko ttikienek, erraterako, mozorroak paratu eta elkartean afaldu zuten.
Ohitura zaharrari segituz, bertze urte batez inauteri asteburua zoragarria izan da!
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!