Baztan-Bidasoko Ernairen elkartasun jaialdia eginen dute abenduaren 25ean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko abenduaren 19a

Bisai talde berriak bere lehenbiziko emanaldia eginen du jaialdian.

Ernaiko zenbait kideri «ezarritako isun ekonomikoari elkarrekin aurre egiteko helburuarekin», elkartasun jaialdia antolatu dute abenduaren 25ean Elizondon, gaztetxe parean.

18:00etan irekiko dute gunea eta musika emanaldiak izanen dira 20:00etatik aitzinera. Hasteko, Bisai taldeak bere lehenbiziko kontzertua emanen du, 21:00etan Fifi eta Fefa DJak izanen dira oholtzaren gainean eta azkenik, 23:00etatik aitzinera Liatu Garete DJaren txanda izanen da.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun