Benito Menniko zuzendaritzak berriki jakinarazi du 2025ean Elizondoko zentroko ohatze kopurua 133tik 121era murriztuko duela, hiru eraikinetako bat hetsiz. Ondorioz, bertako erabiltzaileak lekualdatu beharko dituzte, 15 langile inguru botako dituzte eta bertze hainbatek lanaldi murrizketak izanen dituzte.
ELA sindikatuak adierazi duenez, enpresa atzo hasi zen langileei banan-banan deitzen: «beraien lanpostuetako funtzioetan aldaketak iragartzeko, baita lanaldien murrizketa ere, eta zorte guttiagokoei, berehala kaleratzen dituztela».
Hori dela eta, erabakiaren kontrako mobilizazioekin segituko dute langileek, eta deialdi hauek egin dituzte aste honetarako eta hurrengorako:
- Azaroak 27, asteazkena, elkarretaratzea 14:30ean Benito Menniren atean.
- Azaroak 29, ortziralea, elkarretaratzea 17:30ean Elizondoko plazan.
- Abenduak, 4 asteazkena, elkarretaratzea 14:30ean Benito Menniren atean.
- Abenduak 5, ortzeguna, auto karabana 18:00etan herrian zehar.