N-121-A

Astelehenean Belateko eta Almandozko tunelak ordu batzuez itxiko dituzte

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 22a, 15:30

Tunelen hegoaldeko sarbidean egiten ari diren lanen ondorioz, azaroaren 25ean trafikoa errepide zaharretik bideratuko dute bi noranzkoetan, aurreikusi dutenez, 10:00etatik 17:00ak arte

Tunelen hegoaldeko sarbidean ariko dira lanean eta trafikoa bi noranzkoetan itxiko dute; zehazki, 27. kilometroaren eta 35. kilometroaren artean –Almandoz parean–.

Abuztuaren 19tik itxita egon ondotik, urriaren 31n ireki zuten Belateko tunela. Baina lanek aitzinera egin dezaten, tarteka errepidea moztuko dutela ohartarazia du Nafarroako Gobernuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun