Mobilizazioaren ondotik, Nafarroako Arartekoa den Patxi Vera Donazarren idatzia hartu du Lekarozko Herriak, informatuz «egokitzat» jo dutela gaiari buruzko ofiziozko jarduketa bat irekitzea Nafarroako Lurralde Kohesiorako Departamentuarekin.
Beraz, 024/18 espedientean, Arartekoak Lekarozko Herriaren eskakizunen berri eman dio Nafarroako lurralde kohesiorako kontseilaria den Oscar Chivite Cornagori, eta departamentuak bertako segurtasuna bermatzeko hartu edo hartuko dituen neurrien inguruko informazio eskatu dio. Herriak dakienez, «Arartekoak ez du oraindik gobernuaren aldetik erantzunik hartu».