N-121-A

Belateko errepide zaharra ere itxiko dute asteazken arratsaldean ordu erdi batez

Ttipi-Ttapa 2024ko irailaren 23a

Belateko tunelaren hegoaldeko ahoa, Arraizko Benta aldetik.

Belateko tunela bikoizteko lanak direla eta, asteazken honetan, irailak 25, errepide zaharra itxiko dutela iragarri du Nafarroako Gobernuak. Zehazki, 15:30ean NA-1210 errepide zaharra Arraizko benten aldetik Ultzamako bentetara bitarte itxiko dute eta, ordu erdi baten buruan, 16:00 aldera, irekiko dutela aurreikusi dute.

Oroitarazi behar da, zati horretan N-121-A errepidea ere itxia dagoela. Abuztuaren 19an itxi zituzten Almandozko eta Belateko tunelak bi noranzkoetan eta urriaren 31ra bitarte hala izanen direla jakinarazia du gobernuak. Asteazken honetan, berriz, bide zaharra, NA-1210 errepidea, itxiko dute, N-121-An errepide zaharra hasten den tokitik Ultzamako bentetara bitarte.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun