Bestak 2024

Ortzegunetik igandera ospatuko dituzte Elbeteko bestak

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 11a, 08:00

Bihartik aitzinerat besta giroa izanen da nagusi herrian eta ttikien txopo goratzearekin hasiko dituzte bestak

Irailak 12, ortzeguna.

17:30ean mus txapelketa herriko frontoian, eta 19:00etan txupinazoa. Ondotik ttikien txopo goratzea izanen da, bonba japoniarrak botako dituzte eta dantzaldia izanen dute Franxixkoren eskutik. 21:00etan zopak hartuko dituzte herriko ostatuan, Franxixkok alaiturik, eta 00:00etan txopo goratzea izanen da.

Irailak 13, ortziralea.

09:00etan diana herritik barna. 15:00etan paella jate herrikoia eginen dute eta postre lehiaketa frontoian. Ondotik kalejira Tuku-tuku txarangarekin. 18:00etan kontzertuak izanen dira Zapatilleran: Bidenabar eta Fusible taldeak. 21:00etan dantzaldia izanen da plazan Andoni Ollokiegirekin.

Irailak 14, larunbata.

09:00etan diana herritik barna. 11:00etan meza nagusia izanen da, eta ondotik luntxa herriko ostatuan. 14:30ean zikiro jatea eginen dute frontoian, Txipa DJak girotuta. 22:00etan txartelen zozketa eginen dute. 23:00etan dantzaldia izanen da plazan Trikidantzekin, 01:30ean Txingudi DJ, eta akitzeko 04:00etan Aimar DJ.

Irailak 15, igandea.

09:00etan diana herritik barna. 11:00etan haurren pilota partidak eginen dituzte frontoian, eta haurrendako antzerkia izanen da plazan. 12:30ean bailableak izanen dituzte plazan Elizondoko Gaiteroen eskutik, eta 14:00etan haurren bazkaria ostatuan. 16:00etan puzgarriak izanen dira frontoian eta ondotik txokolate hartzea. 19:30ean Pancho Balbuena mariatxiak joko du plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun