Bestak 2024

Txokotoko bestetarat joateko Gan-torri busa izanen da bihar gauean

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 6a, 15:00

Txokotoko bestak ospatuko dituzte gaurtik aitzinera Elizondon eta bihar gauen joan ahal izateko busa antolatu dute Gizarte Zerbitzuek

Lehenbizikoa Lekaroztik abiatuko da:

  • 23:00etan Lekaroz
  • 23:05ean Arraioz
  • 23:10ean Oronoz
  • 23:15ean Almandoz
  • 23:20ean Berroeta
  • 23:25ean Aniz
  • 23:30ean Ziga
  • 23:35ean Irurita
  • 23:40ean Etxarri
  • 23:45ean Elizondo

Bigarrena Arizkundik aterako da:

  • 23:55ean Arizkun
  • 00:00etan Erratzu
  • 00:10ean Amaiur
  • 00:15ean Zubiartea bidegurutzea
  • 00:20ean Elizondo

Alde bakoitzera bueltatzeko hiru bus izanen dira: Arizkun alderat  03:00etan, 04:30ean eta 06:00etan eta Arraiozerat 03:30ean, 05:00etan eta 06:30ean. Busa Elizondoko Mendi ostatuaren parean geldituko da eta bertatik abiatuko da. Joan-etorria 3 euro izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun