Bestak 2024

Irailaren 6tik 8ra besta giroan izanen da Txokoto

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 4a, 09:00

Urtero bezala, Elizondoko Txokoto auzoak bestak ospatuko ditu irail hasmentan eta antolatzaileek egitarau ederra prestatu dute

Irailak 6, ortziralea

19:00etan botako dute txupinazo, ondotik itzulia eginen dute Elizondoko Konpartsarekin. 20:00etan baztan zopak banatuko dituzte eta 21:30ean mutil dantzak izanen dira. 23:00etan, berriz, kontzertuak izanen dira, Colapso eta Rakatun taldeen eskutik.

Irailak 7, larunbata

11:00etan itzulia eginen dute konpartsarekin, eta 14:00etan zikiro jatea eginen dute. Ondotik poteoa izanen da Tuku-tuku txarangarekin elkartez elkarte. Ondotik DJak izanen dira; 20:00 Jotatxo, 23:00 Muffin DJ eta 02:00etan Piek.

Irailak 8, igandea

Goizean puzgarriak izanen dira, eta 11:00 Txokotoko II. Tortilla Txapelketa (arroltzeak, patatak, tipula eta olioa Elizondoko herriaren kontu. Izen ematea Txokoto tabernan ortzegunera arte). 12:30ean Vermut saltseroa eta 18:00etan Music pal body.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun