Alba Zunzarren

Mugarki kirol gunea: adinekoak aktibatzeko programa prest

Xorroxin irratia 2024ko abu. 22a, 13:28

Adin guzietan zaindu behar dugu geure burua. Alde emozionala eta fisikoa zaintzea osasungarria da denendako.  

Arizkunen, Ordoki auzoan dago Mugarki. Hainbat egitasmo martxan jarriko dira ikasturte honetan ere. Horietako bat,  65 urtetik goitiko biztanleak aktibatzeko programa da.  Osasun profesional talde baten eskutik adinekoei zuzenduriko programa: ariketa fisikoa eta  fisioterapia, psikologia, nutrizio eta garraio zerbitzuekin.

Bertze ikastaroak ere izanen dira: eskalada eta gimnasioko aktibitateak;  eta eskalada praktikatzeko kanpaldiak.

Informazio gehiago jasotzeko Mugarki kirol guneko langilea den Alba Zunzarrenekin solastatu gara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun