N-121-A

Astelehen honetatik aitzinera debekatuta dago bizikletaz ibiltzea Belateko errepide zaharrean, tunelak berriro ireki arte

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 18a, 13:00

Belateko errepidean bizikleten zirkulazioa debekatzea erabaki du Nafarroako Gobernuaren Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Belateko eta Almandozko tunelak itxita dauden bitartean.

Jakina denez, astelehen honetan, abuztuak 19, Belateko eta Almandozko tunelak itxiko dituzte tunelak bikoizteko lanak direla eta, bide-segurtasuneko arrazoiengatik. Horren ondorioz, ibilgailu guztiak Belateko errepide zaharretik desbideratzea erabaki dute, gutienez urriaren 31ra arte.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun