Belateko tunelaren bikoizketa lanetan, hegoaldeko ahoan eginen dituzten indusketa lanek sortutako arriskuak saihesteko hartu dute neurria. Trafikoa Belateko gainetik desbideratuko dute, eta ibilgailua astunak A-15 eta AP-15 errepideetatik joatea gomendatu dute baina ez derrigortu.