Mirari Etxeberria Gerrero

Iruñeko Gazte Orkestrak kontzertu sorta eskainiko du hurrengo egunetan

Xorroxin irratia 2024ko abu. 2a, 11:34

Iruñeko Gazte Orkestra hurbiletik ezagutzeko aukera izanen dugu abuztu hasiera honetan Baztanen.  2018an sortua, musika klasikoaren aberastasuna islatzen da lantzen dituen obretan.

Bihartik hasita hurrengo egunetan jauntziko dira plaza, areto eta karrikak. Hainbat emanaldi eskainiko dituzte aste batez eta, akabaila emateko  bira honi, Printzesa Horia opera antzeztuko dute.

Emanaldi biraren aurkezpen bat egiteko, Mirari Etxeberria Gerrero, Iruñeko Gazte Orkestrako zuzendaria gurean izan dugu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun