Izan ere, «Bertanen denak ordezkatu nahi ditugu, eta junta osatzean ere hori islatu nahi izan dugu. Ez dira berdinak denda baten eta ostatu baten errealitateak, eta denonak kontuan izan behar ditugu».
Horrez gain, «azken 20 urteetan egindako lana garrantzitsua izan bada ere, pauso bat gehiago eman nahi dugu kontsumo eredu jasangarriak, bertakoak eta euskaldunak sustatzeko; kanpaina, proiektu eta ideia dezente ditugu buruan».