Izan ere, Jexux eta Ion Urrutia aita-semeak azaldu dutenez, «bezeroek profesionaltasuna eta seriotasuna begiratzen dute geroz eta gehiago, salmenta, konponketa eta ordezko piezen zerbitzu ona eta azkarra bilatuz».
Horretarako, «marka hoberenak saltzen ditugu eta, lan orduetan, bezeroek beti aurkituko gaituzte beraien zerbitzura. Lanpostu bakoitzean guttienez bi pertsona egoten gara bezeroari zerbitzu ona eta azkarra eman ahal izateko».