Info gida 2024

«Bertako produktuak kontsumitzean gure bizimoduan inbertitzen dugu»

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 2a, 12:00

Duela bi urte hasi zen Maria Torres Autxitxia gasnategian lanean, «eta joan den urtean, Ramon jubilatu zelarik, nik hartu nuen». Lehenagotik etxean gasna egiten aritua bazen ere, «lan egiteko moduak ez du zerikusirik. Aunitzez esne gehiago erabiltzen dut eta prozesu osoaren trazabilitatea bermatu behar da, baldintzak bete, erregistroak egin… ez da etxean bezala».

Etxeko gasnak, gaztanbera eta zenderena saltzeaz gain, dendan «Baztango ekoizleen produktuak ditugu; zukuak, konpota, arroltzeak, behi gasna, ardo xuria, sagardoa… Nafarroako esparrago, olio eta ardo beltza kenduta, dena hemengoa». Izan ere, «bertako produktuak kontsumitzean, gure bizimoduan inbertitzen ari gara; jasangarria, tradizionala eta lurrari lotua. Kate bat da dena».

Horrez gain, bisita gidatuak eskaintzen dituzte, «gasna egiteko prozesua nola den erakusteko eta gure produktua dastatzeko. Gasnagintzak gibelean duen lana erakutsi nahi dugu, jendeak bertako produktua baloratu dezan».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun