Zahar etxearen elikadura osasungarrirako froga pilotua aurkeztuko dute asteazkenean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 10a, 15:00

Baztango Udalak eta Zaintza Lanak Baztan enpresa publikoak zahar etxean elikadura osasungarria sustatzeko proiektua aurkeztuko dute ekainaren 12an, eta gosaria antolatu dute horretarako 10:30ean Francisco Joaquin Iriarte egoitzan.

Agerraldian Baztango Udaleko zinegotziek, zahar etxeko kudeatzaileek eta eskualdeko ekoizleen ordezkariek hartuko dute hitza, «ekimen honek egoiliarren osasunean zein eskualdearen zaintzan duen inpaktua plazaratuz».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun